es_ES

BESTE INFEKZIO STI

Sexu-transmisiozko Infekzioak (STI), Sexu-transmisiozko Gaixotasun (STG) gisa ere ezagunak direnak, sexu kontaktu bidez kutsatzen dira.

STI mota desberdin asko daude, eta askok arazo larriak sor ditzakete, bereziki, norberak ez badaki gaixotasun hori duela. Adibidez, klamidiak eta blenorragia zaildu edo ezindu dezakete emakume bat haurdun geratzea.

GIB birusak, Hiesa eragiten duenak, inmunologia-sistemako zelulak kaltetzen ditu, infekzioen eta gaixotasunen kontra  borrokatzen duten gure gorputzeko defentsak, hain zuzen.

Sexu-transmisiozko infekzioak dituzten pertsonek GIBa hartzeko erraztasun handiagoa dute. Izan ere, STI bat hartzeko arriskuan jar dezaketen jokaera eta egoera horiek berak GIBa hartzeko arrisku handiagoan ere jar dezakete.

Gainera, STI batek eragindako zauria izanez gero larruazalean, GIBa errazago sar daiteke gorputzera.

GOGORATU: Zure probak positiboa eman badu edozein STIrako, azken boladan (azkeneko 60 egunetan) sexu-harremanak izan dituzun pertsona guztiei esan behar diezu beraiek ere proba egin behar dutela.