es_ES

GPB

Sexualki aktibo dauden pertsona gehienek izaten dituzte kontaktuak birus honekin bere bizitzako momenturen batean. Gehienek ez dute sintomarik edo osasun-arazorik izaten. Papilomabirus-mota batzuek garatxo genitalak eragin ditzakete. Beste batzuek utero-lepoko, zakileko edo uzkiko minbizia eragin dezakete.

Larruazala beste larruazal batekin zuzenean kontaktuan eta sarritan kontaktu genitalen bitartez zakila sartuta eta baita ahoko sexu bidez ere. Sintomarik gabeko pertsona batek transmititu ahal du.

Pertsona gehienek ez dute sintomarik izango. Ohikoenak dira: garatxoak baginan, uzkian, penean edo horien inguruan. Batzuetan ikusiezinak dira, batez ere emakumeen kasuan. Kontaktua izan eta aste, hilabete edo urteetara ager daitezke. Normalean, ez dute suminik eragiten eta ez dira minkorrak.

Normalean pazientearen garatxoak ikusita diagnostikatzen da.
Emakumeentzat oso baliagarria da GPBa laborategiko baliabideekin aurkitzea utero-lepoan, eta baita kontrol zitologikoak egitea ere.
Uzkiaren aldean papilomabirusaren determinazioa ere egiten da. Determinazio uretrala ez da erabakigarria, horregatik ez da egiten.

Ez dago inolako tratamendurik GPBrako baina bai garatxoentzat: likidoekin edo pomadarekin tratatzen dira, nitrogeno likidoaz izoztuta, edo baita ere kirurgiarekin handiak direnean.

Garatxoak sorrarazten dituen birusa desagertu egiten da tratamendu horiekin, baina berriro ager daiteke. GPBak eragindako infekzio gehienak bere kabuz desagertzen dira.

Preserbatiboak asko murrizten du GPB harrapatzeko aukera baina ez du erabat eliminatzen.