es_ES

Klamidia

Chlamydia trachomatis izeneko bakteria batek eragindako infekzioa da. Gizonak zein emakumeak kutsa ditzake.

Emakumeek klamidia izan dezakete umetoki-lepoan, ondestean edo eztarrian. Gizonek, berriz, uretran (zakilaren barnean), ondestean edo eztarrian.

Infektatuta dagoen norbaitekin baginako, uzkiko edo ahoko kontaktua izanda kutsa daiteke.

Noizbait klamidia izan baduzu eta tratamendua jaso baduzu, infektatuta dagoen norbaitekin babesik gabeko sexu-harremanak izanez gero berriz kutsa zaitezke.

Klamidia ohikoagoa da pertsona gazteengan, bereziki emakumeengan. Beti kondoia erabiltzen ez baduzu, edo bikote ugari badituzu kutsatzeko aukera gehiago dituzu.

Klamidia duten gizonezkoen %50ak ez du inolako sintomarik.
Emakume asintomatikoak ikustea ere oso ohikoa da.
Sintomak sexu-harremana izan eta 1 eta 3 aste bitartean agertzen dira:

  Zakilaren jariaketa: fluxu horixka gardena.

  Sumindura edo azkura zakilaren zulo inguruan pixa egitean.

  Mina, odola edo ondestearen jariaketa.

  Mina edo hantura testikuluetan

  Baginako jariaketa anormala

Zerbix, uretra, faringe edo uzkiko lagin baten bidez.

Infekzioa antibiotikoekin sendatzen da. Dosi bakarra har daiteke, edo zazpi eguneko tratamendua egin. Gaixotasunak kalte iraunkorrik eragin badu, antibiotikoek ez dute hori sendatuko.

Bikotea ez kutsatzeko, ez duzu sexu-harremanik eduki behar infekzioa sendatu arte. Antibiotiko dosi bakarra hartu baduzu, botika bukatu eta zazpi egun itxaron behar dituzu berriz sexu-harremanak izateko.

Zazpi eguneko tratamendua bada, ez duzu sexu-harremanik izan behar tratamendua bukatu arte.

Ohikoa izaten da berriz ere infekzioa hartzea, horregatik tratamendua bukatu eta hiru bat hilabete pasatzean berriz proba egin behar duzu.

  Zure bikotekideak ere klamidia izan dezake, sintomarik ez izan arren.

  Jakinaraz iezaiezu zure azken sexu-bikoteei zure egoera kontsultara joan daitezen.

  Ez izan sexu-harremanik, ezta preserbatiboarekin ere, zuk eta zure bikotekideak tratamendua amaitu arte eta sintomak desagertu arte.

Preserbatiboak klamidiaren transmisioa prebenitzen du.