es_ES

Sifilia

Bakterio batek eragindako sexu-transmisiozko infekzioa da. Erraz tratatzen eta sendatzen da, baina garaiz tratatzen ez bada, ondorio larriak izan ditzake. Baliteke sintomarik ez agertzea eta, beraz, beste pertsona batzuei transmititzea jakin gabe.

Ahoa, genitalak, uzkia edo gorputzeko beste edozein zati infektaturik dauzkan pertsona baten lesioekin kontaktuan jartzean.

  Lehen fasea
Sexu-harremana izan eta 2-3 astera ultzera txiki bat ager daiteke genitaletan, uzkian edo ahoan, minik gabea eta gogorra. Tratatu ez bada ere, normalean 3-6 astean desagertzen da. Tratatu ez bada, infekzioak organismoan zehar zabaltzen jarraitzen du.

  Bigarren fasea
Tratatzen ez bada, bigarren fasea hasten da, larruazalean orbanak ateratzen dira, batez ere esku-ahurretan eta oinazpietan. Bat-batean desagertzen dira.

  Fase latentea
Tratatu gabe segitzen baduzu, fase latentera pasatzen zara. Ez dago inolako sintomarik. Handik urte askora ager daitezke sintoma larriak, hala nola, mugimenduak koordinatzeko zailtasuna, paralisia, itsutasuna, dementzia eta bihotzeko gaixotasunak.

Odol-analisi bat eginda.

Noiz egin behar dut analisia?

  Genitaletan, ahoan edo uzki-aldean ultzeraren bat daukazunean.

  Zure bikoteari sifilia diagnostikatzen diotenean.

  Urtean behin edo birritan arrisku-praktikak egiten badituzu

Antibiotikoekin tratatu eta sendatzen da.

  Jakinaraz iezaiezu zure azken sexu-bikoteei kontsultara joan daitezen.

  Ez izan sexu-harremanik, ezta preserbatiboarekin ere, zuk eta zure bikotekideak tratamendua hartu arte eta sintomak desagertu arte, horrela batek bestea infektatu ez dezan.

  Sifiliak areagotu egiten du GIB harrapatzeko arriskua.

  Sifilia eta GIBa baduzu, errazago transmititu ditzakezu bi infekzioak.