Category / Berriak
-
Hiesaren aurkako mundu eguneko keinua
Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Plana 2020ean, Euskal Herrian GIB bidezko 105 diagnostiko berri jakinarazi dira. Urte honetako tasa ehun mila biztanleko 4,77 izan da. Estatu mailan tasa hau ehun mila biztanleko 5,94koa izan zen (2019an). Infekzio berrien %80,0 gizonezkoenak dira. Diagnostikatutako pertsona guztien batezbesteko adina 38,9 urte dira (38,7 2019an). Arrisku praktikari dagokionez, sexua… -
Hiesaren aurkako mundu eguneko keinua
Gipuzkoako Batzar Nagusiek bizia zaintzearen aldeko keinu bat egin dute HIESAren Aurkako Nazioarteko Egunean Mahaiko kideek xingola gorriko musukoa ipiniz eta bat egin dute GIBari erantzukizunez jokatuz aurrea hartu behar zaiola esaten duten ahotsekin. Argazkian ezkerretik eskuinera: Marivi Eizagirre (Mahaiko Idazkari lehena, Elkarrekin Gipuzkoa), Xabier Ezeizabarrena (Batzar Nagusietako Lehendakaria, EAJ-PNV), Ernesto Merino (Lehendakariorde lehena, EH… -
Bi pandemia, bi bizipenetatik
Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da asteartean. GIBaren eta SARSaren arteko antzekotasunez baina batez ere ezberdintasunez hitz egin dute Joseba Errekaldek eta Joseba Zabaletak. -
Euskaraldian
Harri beltza elkarteak dagoeneko izena eman du euskaraldian. Zuek ere izena emateko sartu orrialde honetan: www.euskaraldia.eus -
Kanpainaren kontzertua datorren ostiralean
OIARTZUN. HarriBeltza elkartea duela 26 urte hasi zen lanean eta jada ezaguna da Gipuzkoan HIESaren aurkako kanpainak sustatzeagatik. Lan garrantzitsua egiten du. Esate baterako, birusaren gaineko informazioa eta heziketa zabaltzen du, batez ere transmisioari eta prebentzioari dagokionez. Aurtengo udan XXIV. prebentzio kanpaina egin da, eta beti kontzertu esanguratsu batekin amaitzen dute. Musika ekitaldi hau beti… -
Udako XXIV kontzertua
Kanpaiak eta dultzaina Azken 23 urtetan bezala, HIESAren aurkako oiartzungo Harri Beltza Elkarteak aurten pandemia dela eta ezin izan du bere ohiko kontzertua nahi zuen bezala antolatu. Joan den maiatza bukaeran elkarte honek Soinuenea eta Oiartzungo Kanpa Jole Taldeari baldintza berrietara egokitu zitekeen egitarau bat proposatzea eskatu zien. Honela hiru erakundeek kanpai eta dultzaina kontzertu… -
XXV Elkartea urteurrena
¨Kutsatzen den jendea izugarrizkokrisian hondoratzen da oraindik.¨ Elkarrizketa -
Udalak eta HarriBeltzak hitzarmena berritu dute
Oiartzungo Udalak eta Harri Beltzak, hiesaren kontrako elkarteak hitzarmena berritu dute, lau urterako. Jexux Leonet alkateak eta Joseba Errekalde HarriBeltzako lehendakariak sinatu dute gaur bertan. Ugaldetxoko Isasti etxadiko udal lokala erabiltzen jarraitu ahal izango du Harri Beltza elkarteak. HarriBeltzak 25. urteurrena bete du aurten. Errekalde lehendakariak “gisa honetako hitzarmenek proiektuari euskarria ematen” diotela azpimarratu du“. -
Joseba Errekaldek, orduko eta gaurko egoerak azaldu dizkio NAIZi
Joandako 25 urte hauetan asko aldatu da GIB daukaten gaixoen bizitza. Medikuntzak eta botikagintzak asko egin dute aurrera eta gaur egun seropositiboek bizitza kalitate ona izaten dute. Gizartearen begirada ere ez da ordukoa. Baina hala ere zartako handia da diagnostiko hori jasotzea, eta pertsona horiei laguntzeko, elkarri laguntzeko, dago Harribeltza elkartea. Duela 25 urte sortu… -
Harribeltza, gib-dunak elkar babesten 25 urtez
GARAn Joseba Errekaldekin egindako erreportajea. Duela 25 urte, Harribeltza elkartea sortu zutenean, GIBaz kutsatuta zeundela esaten bazizun medikuak, ia segurua zen birus hark hil egingo zintuela. Mende laurden geroago, seropositiboa zarela jakiten baduzu, ia seguru egon zaitezke ez zarela horregatik hilko. Baina diagnostiko hori jasotzean pertsonak hartzen duen zartakoa oso antzekoa da orduan eta orain,…
Loading posts...