Udako XXX kontzertua

ERROTA ZAHARRETIK
Done Eztebe Parrokian, 2022ko uztailaren 31, 19:30ean
Lourdes Iriondo-ren ahotsak bide bat ireki zuen ez bakarrik emakume kantari bezala, baizik eta oholtza gainean ageri zen sortzaile eta errefe-rente kultural gisa.
Hamarkada batzuren ondoren, Ainara Ortega musikariak, Gipuzkoako Foru Aldundiak luzatutako enkarguz, ondare hori berriz piztu eta gaur egungo begiradatik oholtzara ekarri du, haren kantuak berrinterpre- tatuz.
Horrela, oholtza belaunaldien arteko erreka gaineko zubi bihurtzen da: emakumeen memoria itzaltzen ez den lekua, denboraren ibaiaren gainetik iraganeko oihartzunak eta gaurko arnasa ur-jario berean elkartzen diren tokia.
