ELKARTEA

Nor gara?

HIESaren aurkako lana denon artean egin beharrekoa dela sinistuta gaude, denoi dakogigun arazoa baita. Hau horrela izanik, Harribeltza Elkartea jende anitzak osatzen dugu. Alde batetik Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuez baliatzera datozen GIBdunak (seropositiboak) eta beraien gertutakoak (familia, …) daude.

Hauetako batzuk zerbitzuez baliatzeaz gain , besteentzat ere lana egiten dute bertan. Azken hauekin batera, birusa ez duen jendea dago han- hemenka esku bat boteaz. Badago  lan edo momentu puntualetarako etortzen den jendea eta, nola ez, baita bere ekarpena urtero diru laguntza bat jarriaz egiten duena ere.

Zer egiten dugu?

Kaltetuek, familiartekoek eta gai honekin sensibilizatutako jendeak gogor lan egiten du. Jende kopuru bat urteko momentu jakin batzuetan bakarrik azaltzen da, lan edo proiektu jakin batzuetan  parte hartzeko.

Kaltetuek, familiartekoek eta gai honekin sensibilizatutako jendeak gogor lan egiten du. Jende kopuru bat urteko momentu jakin batzuetan bakarrik azaltzen da, lan edo proiektu jakin batzuetan  parte hartzeko.

Nola egiten dugu?

Harribeltzak , HIESak kaltetutako jendeari laguntza psikologiko eta emozionala emanez  laguntzen du, eta, informazio garbi eta jarrera aldaketa batzuei esker, HIESari aurre egiten ere bai.

Helburuak

  Programa desberdinen bidez hiesaren transmisio eta prebentzioari buruz informatu.

  Seropositibo izateak suposatzen duenaz informatu, errespetuzko jarrerak bideratzeko helburuarekin.

  HIESaren inguruan jadanik hor dauden baliabideez informatu.

  GIB-HIESarekin bizi diren pertsonen eta gertukoen bizitza kalitatea hobetu.

  GIB-HIESarekin bizi diren pertsonei eta gertukoei maila emozionalean laguntza eskaini.

  GIBaren froga egin nahi duten pertsonei informazioa eta laguntza ahalbidetu

Historia

1994 urtean oiartzuar talde bat elkartu zen hiesak eragindako egoeraz kezkatua eta horri erantzun bat eman nahian.

Osakidetzak bideratu ezin zuen osasun alderdi bat nabarmentzen ari zen seropositibo eta hiesdunen artean: alderdi psikologiko eta emozionala.

Bestalde, hiesa zabal ez zedin, prebentzio lan serio bat egin beharra argi ikusi zuten.

Asmo horiek buruetan eta bihotzak bero Oiartzungo udaletxera jo zuten. Honek berehala bat egin zuen gure taldearekin.

Don Julio medikuaren etxe zaharra jarri ziguten esku artean 97an egoitzaz aldatu genuen, orain Isasti 11ean gaude.

Horrela, gure proiektua landatu ahal izan genuen. Harri Beltza taldeak bere motorrak piztu zituen seropositiboen egoera psikologikoa eta emozionala bideratzeko eta gure herritarrak eta hiesaren artean muga sendoak eraikitzeko.