Herpes genitala

Birus batek sortutako infekzioa da. Baba eta ultzera minkorrak eragiten ditu ezpainetan, bagina, zakilean edo uzkian. Infekzio kronikoa da, tarteka agertzen dena.

Larruazala eta mukosak kontaktuan egotean. Sintomatologiarik gabe ere transmititu ahal da.

Pertsona gehienek ez dute infekzio-sintomarik, edo oso gutxi dituzte.

Hala ere, baldin eta sintomarik badago, oso nabariak dira eta 2-20 egunera agertzen dira: inurridura edo sumina, gorritasunak eta baba minkorrak. Azken hauek lehertu egiten dira eta ultzerak eragiten dituzte. Sukarra, buruko mina eta muskuluetako mina ere ager daitezke.

Lehen agerraldi hau sendatutakoan, birusa latente gelditzen da organismoan, eta gero berriro aktibatu ahal da eta agerraldi berri batzuk eragin, baina inoiz ez dira izaten lehendabizikoa bezain larriak.

Batez ere, lesioen laginak hartuta diagnostikatzen da.

Ez dago tratamendu bat herpes erabat sendatzen duena baina birusaren aurkako medikamentuak erabil daitezke agerraldien intentsitatea gutxitzeko.

Herpes daukaten pertsonek ez dute sexu-harremanik izan behar lesioak edo bestelako herpes-sintomak dituztenean. Sintomarik ez duen pertsonak ere infektatu ahal ditu bere sexu-bikoteak.

  Herpesak areagotu egiten du GIB hartzeko arriskua.

  Herpesa eta GIBa baduzu, oso erraz transmititu ditzakezu bi infekzioak.