Hiesa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Plana
Emaitza nagusiak
2021ean, Euskal Herrian GIB bidezko 119 diagnostiko berri jakinarazi dira. Urte honetako tasa ehun mila
biztanleko 5,4 izan da.
Infekzio berrien %84,0 gizonezkoenak dira. Diagnostikatutako pertsona guztien batezbesteko adina 38,9 urte
dira (aurreko urtean bezala).
Arrisku praktikari dagokionez, sexua gizonezkoekin duten gizonezkoen transmisioa nagusia jarraitzen du
izaten, eta diagnostiko berri guztien %55,5 suposatzen du (%54,3 2020ean).Transmisio heterosexuala
%39,5ekoa izan da (%35,2 2020ean).
Infekzio berrien %47,8 beste lurralde batzuetako pertsonei dagozkie, batez ere Latinoamerika eta Afrikako
pertsonei (%46,7 2020ean).
Infekzio berrien %52,1ean, diagnostikoa berantiarra izan zen (350 CD4 baino gutxiago) (%52,4 2020ean).