HIESaren aurkako lana denon artean egin beharrekoa dela sinistuta gaude, denoi dakogigun arazoa baita. Hau horrela izanik, Harribeltza Elkartea jende anitzak osatzen dugu. Alde batetik Elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuez baliatzera datozen GIBdunak (seropositiboak) eta beraien gertutakoak (familia, …) daude.
Hauetako batzuk zerbitzuez baliatzeaz gain , besteentzat ere lana egiten dute bertan. Azken hauekin batera, birusa ez duen jendea dago han- hemenka esku bat boteaz. Badago lan edo momentu puntualetarako etortzen den jendea eta, nola ez, baita bere ekarpena urtero diru laguntza bat jarriaz egiten duena ere.