Udako XXI kontzertua
Musika eta elkartasuna batzean, une magikoak sortzen dira. Eskerrik asko eliza bete zuten ikusle guztiei hain giro berezia sortzeagatik.
Egitaraua
UBI CARITAS ET AMOR – Josu Elberdin (1976)
HODIE CHRISTUS NATUS EST – Javier Busto (1949)
AVE MARIA – Franz Biebl (1906 – 2001)
Bakarlariak: Jorge Vidriales eta Iñaki Mendizabal
HELISEB VÄLJADEL – Urmas Sisask (1960)
Bakarlariak: Ainara García
MISA DE VISPERAS. OP. 37 – Sergei Rachmaninov (1873 – 1943)
MAITEAGOAK – Xabier Sarasola (1960)
EGUZKI PRINTZAK – Junkal Guerrero (1968)
VINDO – Reinis Sejãns (1984)
Perkusioa: Iñaki Zugasti
ONLY IN SLEEP – Erik Esenvalds (1977)
Bakarlariak: MaddalenDorronsoro
Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi
Landarbaso Abesbatza
1991. urte bukaeran sortu zen Errenterian,musika egiteko gogo handia zuen gazte talde baten eskutik.
Gaur egun 45 abeslarik osatzen dute abesbatza, batez besteko 29 urterekin. Abesbatza, hasieratik, Iñaki Tolaretxipiren zuzendaritza musikalaren menpe egon da, gipuzkoar zuzendari onenetarikoa.
Landarbasok oso programa zabala lantzen du, garai eta estilo desberdinetako bai obra profano eta baita eliz obrak ere abestuz.
Azken urte hauetan ziklo, lehiaketa eta kontzertu askotan parte hartu du abesbatzak Penintsula barnean eta 2001. urtetik aurrera abesbatza nazioarte mailako lehiaketetan parte hartzen hasi da, guztira 4 sari nazional eta nazioarteko beste 14 eskuratuz.