Blenorragia

Bakterio batek eragindako infekzioa da.

Infektaturik dagoen batekin izandako uzki- bagina- edo aho-kontaktu bidez har daiteke.

Sintomak sexu-harremana izan eta 2-10 egunera agertzen dira kaltetutako gorputz-atalaren arabera.

  Zakilean: mina edo sumina piza egitean, jariaketa horixka gernu-zulotik, mina edo hantura testikuluetan.

  Ondestean: azkura, mina, odola, ondestearen jariaketa edo mina kaka egitean.

  Eztarrian: faringeko mina.

Gerta liteke inolako sintomarik ez izatea ere.

Kaltetutako eremuko (zakila, bagina, uzkia edo ahoa) laginak hartuta.

Deitu zure medikua bada:

  Honako hauek dituzunean: jariaketa gernu-zuloan, mina edo sumina pixa egitean, baginako jariaketa anormala, mina, odola edo jariakina ondestean.

  Zure bikotekideak blenorragia duenean edo blenorragia-sintomak dituenean.

Antibiotikoekin tratatzen eta sendatzen da. Gonorrearen aurkako botikak ez dira beste inorekin partekatu behar.

Tratamendurik jasotzen ez bada, sintomarik aurkeztu gabe ere, gonorreak antzutasuna ekar lezake emakumeengan eta gizonengan.

  Zure bikotekideak ere blenorragia izan dezake, sintomarik ez izan arren.

  Esaiezu zure azken sexu-bikoteei, euren medikuarengana joan daitezen.

  Ez izan sexu-harremanik, ezta preserbatiboarekin ere, zuk eta zure bikotekideak tratamendua hartu arte eta sintomak desagertu arte.

Preserbatiboak blenorragiaren transmisioa prebenitzen du.