Abenduaren 1a HIESaren Aurkako Nazioarteko Eguna
HIESAren aurkako elkarteek, Udalaren laguntzarekin, sentsibilizazio-ekimen eta gaixoei elkartasuna agertzeko jarduera ezberdinak antolatu dituzte.
Donostiako Udalak, Giza Eskubideen atalaren bitartez, hainbat ekintza antolatu ditu Acasgi, Ehgam, Gehitu eta Harribeltza elkarteekin batera, larunbatean, abenduaren 1ean, ospatuko den HIESaren aurkako Munduko Egunaren harira. Udalak programaturiko ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu hiritarrak.
Abenduaren 1ean, larunbatean, goizeko 10:30etik 12:30era, informazio mahaiak jarriko dira Loiola kalean, Fnac-eko sarreran. Ondoren, elkarretaratzea egingo da, 13:00etan, Kalkutako Teresa plazan, Hiesaren memorialaren ondoan. HIESaren aurkako taldeek prestatutako jakinarazpenaren irakurketa egingo da eta Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak ere parte hartuko du dantza emanaldi bat eskainiz.