Hiesaren aurkako mundu eguneko keinua

Gipuzkoako Batzar Nagusiek bizia zaintzearen aldeko keinu bat egin dute HIESAren Aurkako Nazioarteko Egunean Mahaiko kideek xingola gorriko musukoa ipiniz eta bat egin dute GIBari erantzukizunez jokatuz aurrea hartu behar zaiola esaten duten ahotsekin.

Argazkian ezkerretik eskuinera: Marivi Eizagirre (Mahaiko Idazkari lehena, Elkarrekin Gipuzkoa), Xabier Ezeizabarrena (Batzar Nagusietako Lehendakaria, EAJ-PNV), Ernesto Merino (Lehendakariorde lehena, EH Bildu) eta Saioa Bandres (Idazkari bigarrena, EAJ-PNV).