Kirkit Ensemble Kontzertua
Udako XVI I kontzertua
Doneztebe Parrokian, 2013ko uztailaren 31n asteazkena, 19:30ean
Kirkit Ensemble a capella gure kanturarekiko grinetik sortu da.
2009ko uztailean Bettina Aragonek aspaldidanik buruan zerabilen
proiektua pixkanaka gauzatzen hasi zen, bere bidea Oihana Lekuona
eta Ane Miren Odriozolarekin gurutzatzearekin batera. Honela sortu
zen hasierako hirukotea, bai pop/rock/folk estiloko, zein kultur tradizio
ezberdinetako piezak kantatzeko asmoz.
Gerora Elena Gorrotxategi gurera etorri eta zuzendaritza
Angelika Huisgen-en ardurapean utzi genuen, honela gure ahotsen
hariek osatzen duten tapiz musikalaren bilbea osatuaz.
Kirkit, nomadek irazkian tapizaren hariak orraztu eta bateratzeko
erabiltzen duten tresna da. Tresna erabiltzerakoan soinu berezi bat ateratzen
da eta hortik datorkio izena.
Kantuaren nomadak gara gu, gizateriak betidanik bere ahotsaren
bitartez sortu dituen paraje musikal ezberdinak zeharkatuz bidaiatzen
duten nomadak.