«Oraingo pandemia hau guk jada bizitu genuela esan dezakegu»
Joseba Errekalde Harribeltza elkarteko sortzailea
Duela 28 urte sortu zen Harribeltza elkartea, eta oraingo beharrak ordukoak bezalakoak ez badira ere, lanean jarraitzen dute elkarteko kideek, GIBdunei laguntza zuzena eskaintzen.
Ezagutzen ez duenarentzat, zer da Harribeltza elkartea?
Harribeltza HIESaren aurkako elkarte bat da, 1994. urtean sortu genuena. Bi helburu nagusi genituen hasiera hartan: batetik, GIBdunei beraien prozesuan laguntza eskaintzea.
Garai haietan GIBdunak ziren pertsonak hil egiten ziren, eta gure helburua pertsona horiei ahalik eta modurik erosoenean hiltzen laguntzea zen.