Udako XXII kontzertua

Ainara Ortega & Iñaki Salvador

Ainara Ortega hernaniarra bere ilean lore bat duela agertzen da antzeztokian beti. Aukerarako, ezin zion uko egin, musikan bere konplize den Iñaki Salvador piano-jotzaile donostiarrari.

Xistera forma duen motxila batekin datoz, bertatik, nortasun artistikoan dituzten “niak”, dosi txikian baina emankorrean ateratzen dituzte. Bion artean altxor txikiak grabatu dituzte, “Te doy una canción” (Vaivén, 2009) lana bezalakoak. Gainera, Iñaki da Ainarak lider bezala kaleratu zuen lehen diskoko “Scat” (Vaivén, 2015) piano-jotzailea.

Bikote honek Kantaginjazz bezalako proposamen musikalak sortu ditu eta “El club de las mujeres invisibles” (Vaivén) antzerki ikuskizunean agerlekua partekatu dute. Gaur eta hemen, Pandoraren kaxa ireki eta batere ezkutaturik gabe gordetzen duten guztia eskaintzen digute.

Egitaraua

Fito Paez-Iñaki Salvador: Yo vengo a ofrecer mi corazón
Bernardo Atxaga-Mikel Laboa: Lizardi
Frédéric Chopin-Ainara Ortega: Con la música no se juega
John Kander-Fred Ebb: Maybe this time (Cabaret)
Herrikoia-Iñaki Salvador: Baga, biga, higa
Amaia Zubiria-Angel Unzu: Estigma Beltza
Charlie Parker; Miles Davis-Iñaki Salvador: Dona Lee
Vinicius de Moraes-Antonio Carlos: Chega de saudade
Jobim; Ainara Ortega-Chick Corea: You’re everything
Chico Buarque-Iñaki Salvador: Construcçao

Elkartearen aldeko kontzertu berezia
Done Eztebe Parrokian, 2018ko uztailaren 31n
asteartea, 19:30ean

 Egitaraua