Udako XXIII kontzertua
Data: Uztailaren 31n, 19:30ean
Lekuan: Done Eztebe Parrokian, Oiartzun
Beste ezer baino lehen, Taldea da KUP. KUP Taldea. Talde heterogeneoa eta anitza, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako pertsonez osaturikoa, eta, gaur egun, 19 eta 60 urte bitarteko XX gizon eta emakumeren ahotsez hornitzen dena.
KUP, era berean, homogeneoa eta trinkoa ere bada, musikaren alorrean kalitatea erdiestea helburu duena; horretarako, errepertorio zabal, konplexu eta zorrotzak interpretatzen dihardu, ezaugarri nagusi batekin betiere: garai edota estilo bakoitzari zor zaion errespetu nahiz fideltasuna bere horretan mantentzea.
Aurreko guztia uztartzeaz arduratzen den elementu bateratzaile modura, Gabriel Baltes maisua daukagu: KUP Taldearen bihotza, taldea sortu zen unetik bertatik sustatzaile nekaezina, eta emaitzarik eta hoberenak lortzeko bermerik eta onena.
Horren adibide dira orain arteko ibilbidean zehar eskuratu ditugun lorpenak: hamaika sari nazioarteko lehiaketa eta festibaletan, eta aho bateko aintzatespena kritikaren aldetik.
Egitaraua
SWEELINCK Jan Pieterszoon (1562-1621)… Gaude et laetare
MENDELSSOHN Felix (1809-1847)…………. Ehre sei Gott in der Höhe WoO 26
BRAHMS Johannes (1833-1897)………………. Abendständchen op. 42 n°1 (Hör…)
ELGAR Edward (1857-1934)…………………….. Lux æterna
BRITTEN Benjamin (1913-1976)………………. Advance democracy
MAKOR Andrej (1987)…………………………… O lux beata trinitas
BEC Tine (1993)……………………………………. Ave maris stella
BEC Tine (1993)……………………………………. Cantate Domino
RANDALL STROOPE Zane (1953)………….. The conversion of Saul
GUERRERO Junkal (1968)…………………….. Bizia lo
UGALDE Eva (1973)………………………………. Otsaila
ARAMBURU Luis de (1905-1999)…………….. Kitolis
BUSTO Javier (1949)……………………………… Sagastipean
ELBERDIN Josu (1976 )………………………….. Izar ederrak
Zuzendaria: Gabriel Baltés
Eskerrak