Udako XXVIII Kontzertuaren argazkiak

2016ko otsailean gazte taldea sortu zen, aurretik ezagutza koralik ez zuten 35 gazterekin. Gaur egun 15 eta 25 urte bitarteko 33 abeslariz osatua dago.

2017an taldea sendotu egin da, Beasaingo Musika Eskolako Narama Taldearekin egindako elkartruke artistikoaren emaitza ezinhobea ikusita. Era berean, taldekide batzuk Landarbaso Abesbatzaren kide bezala Donostiako Musika Hamabostaldiko bi emanalditan hartu dute parte “Carmina Burana” eta Josu Elberdinen “Te Deum” abestuz.

Argazkiak: Joserra Carballo