Udala eta Harribeltzaren hitzarmena

Udalak eta Harri Beltza elkarteak datozen bost urteetarako hi-tzarmena sinatu dute. Honela, orain arteko ibilbidean bezala, elkarlanerako adostasuna bilatu dute bi aldeek.

Harri Beltzak hiesa duten gaixoekin zein euren senideekin eta prebentzioaren inguruan egiten duen lana balioan jartzeko ere bada hitzarmena. Oihan Tello jarduneko alkateak eta Joseba Errekalde Harri Beltzako lehendakariak ordezkatu zituzten bi aldeak.