Udalak eta HarriBeltzak hitzarmena berritu dute

Oiartzungo Udalak eta Harri Beltzak, hiesaren kontrako elkarteak hitzarmena berritu dute, lau urterako. Jexux Leonet alkateak eta Joseba Errekalde HarriBeltzako lehendakariak sinatu dute gaur bertan.
Ugaldetxoko Isasti etxadiko udal lokala erabiltzen jarraitu ahal izango du Harri Beltza elkarteak.
HarriBeltzak 25. urteurrena bete du aurten. Errekalde lehendakariak “gisa honetako hitzarmenek proiektuari euskarria ematen” diotela azpimarratu du“.