C Hepatitisa

C hepatitisaren birusa (VHC) ARNaren birusa da eta Flaviviridae familiari dagokio. 1989 urte geroztik froga bat egiteko aukera egon da birusaren aurkako antigorputzak hautemateko, eta froga honi esker orain arte ezagutzen diren hepatitis gehienak ez A eta ez B birus honek  eragiten zituela erakutsi da. Gizakia da birusaren gordailu nagusia.

Birus honek izugarrizko aldakortasun genetikoa aurkezten du, agian, horregatik du birusak nolabaiteko gaitasuna ostalariaren inmunologia sistema saihesteko eta bera izan daiteke alde batetik infekzio zorrotzak maila altuan eragiten dituenak eta bestalde VHC gaixotasuna saihesteko eraginkorra den txertoa aurkitzeko dauden zailtasunak eragiten dituenak.

C hepatitisa bide parenteraletik kutsatzen da nagusiki. Aurkakozko datuak ere badaude, non birusaren presentzia odola kutsatzeaz gain, beste hainbat jariakor kutsatzeko gaitasuna duela adierazten dutenak.

Kutsatzeko mekanismoak, bide parenteraletik sartzen diren drogak bezala eta kasu honetan kutsatutako orratzen bidez jasotako ezbeharreko ziztadak eman daitezkeelako, edo odolez kutsatuta dauden objetuak partekatzea, isuraldatzeak, harreman sexualak, etab, guzti hauek ongi azaltzen dute kutsadura nola ematen den.

Baina badago ere kutsadura portzentai bat, non ez da demostratu infekziozkoa izan denik eta zihur aski parenteral mekanismoak direla eta oraindik baloratu gabe daudenak.

  Isuraldatzeak eta transplanteak

Emaileari egiten zaizkion anti-VHC antigorputzak hautemateko frogei esker, Isuraldatzeetan eta transplanteetan infekzioa harrapatzea zailagoa egiten da (Osasun eta Kontsumo Kontseilariaren Agindua 1990 urteko urtarrilaren 22an).

  Injektagarriak diren drogen erabiltzaileak

VHCaz kutsatutako pertsonak eta era berean infekzio zorrotzak dutenak, infekzioa urte batzuk lehenago hartzeko aukera izan zuten, berez, bide parenteralen bidez injektagarriak diren drogak erabili zituztelako.

  Injektagarriak ez diren drogen erabiltzaileak.

Sudurraren bitartez kokaina inalatzeko erabiltzen den materiala odolez kutsatuta badago, parenteral inokulazioa gertatzeko tresna bat izan daiteke.

  Jarduera sexuala

Sexuaren bidez kutsatzeko arriskua baxua da. Nahiz eta VHC ohiko bikoteen artean kutsatzeko aukera izan arren, oso txikia da testuinguru honetan kutsatzeko arriskua izatea (antigorputzen iraupena ohikoak diren bikoteetan % 0-10 bitartekoa da.) Zenbait jakitunek diotenez, hilekoa izaterakoan edo genitalean ultzera izatean bakarrik hartu behar dira neurriak.

Bikote anizkunak izaterakoan arriskua areagotu egiten da, baina ez da jakiten areagotze hau sexuaren bidez izan denik edo hauteman gabeko larruazalaren bidez adierazten diren erakusketagatik izan direnik.

VIH infektatutako pertsonetan edo sexuaren bidez beste edozein gaixotasun harrapatu duten pertsonengan ere arriskua areagotu egiten da.

Antigorputzen iraupena antzekoa izaten da bai homosexualetan eta bai heterosexualetan, nahiz eta zenbait ikerketan, traumatismo txikiak inplikatzen dituzten harreman sexualetan arriskua handitu egiten dela, aurkitu da.

  Larruazaleko erakusketak

Larruazaleko erakusketak, gorputzaren atala baten zulaketak edo tatuajea, akupuntura, besteak beste, kutsatzeko ahalmena duten iturribideak dira erabilitako tresnak kutsaturik badaude.

  Erakusketa okupazionala

Osasun-langileak eta odolarekin lana egiten duten eta egin dezaketen profesional guzti horiek infekzioa eskuratzeko arriskua dute. Arrisku hau handiagoa izango da iturribidean odola aurkitu bada ARNan.

Kutsatuta dagoen orratz baten nahigabeko ziztada baten ondorioz VHC rekin infekzioaren arriskuak adierazten digunez, VIH eta B hepatitisa eskuratu dezakegu.

  Gaixoen eritegietan eskuratutakoa

Gaixoen eritegietan ere kutsatu daiteke, infekzioaren kontrolaren teknikak desegokiak badira eta kutsatuta dagoen materiala erien artean partekatzen bada.

Agian, honek azaltzen digu zergatik den handiagoa antigorputzen iraupena hemodialisisaren mende dauden erietan eta ez besteetan.

  Kutsadura bertikala

Jaio ondoren ematen den kutsadura % 0-15 bitarteko kasutan gertatzen da. Arriskua areagotu egiten da ama berak VHC infektaturik badago edo amaren zama birala altua bada.

Ez dago aztarnarik amaren esnearen bidez amak haurra VHCez kutsatu dezakeenik.

Ez dago eztabaidatugabe geratu den daturik, hautazko zesarea baten bitartez erditzeko edo baginaren bidez erditzea egiteko, hau da, bi bideak egokiak direla adierazten dute datuek.

Ondoko sintomak ager daitezke C hepatitisak eragindako infekzio batekin:

  Sabelaldean, goiko aldean eskuinean, mina

  Abdominala hazita likidoaren ondorioz

  Buztin koloreko edo kolore argiko gorozkiak

  Pixa arrea

  Nekea

  Sukarra

  Horitasuna

  Jateko gogorik eza

  Goragalea

  CHBaren eramaileekin elkar bizitzeak ez dauka arriskurik. Ez da transmititzen eguneroko tresnak erabiltzeagatik, eskua edo muxu emateagatik. Aitzitik, saiatu behar da bizar xaflarik edo hortz-eskuilarik ez erabiltzen.

  Harreman sexualetan uzki-koitoaren bidezko transmisioa kondoia erabiliz prebenitu behar da. Eta droga, bide parenteralaren bidez erabiltzen dutenek beti izan behar du material esterila.

 

  C hepatitis kronikoaren lehengo tratamendu eraginkorra 2000ko hasierakoa da, Interferon eta ribavirinaz osatua. 2011n lehenengo belaunaldiko antibiralak telaprevir eta boceprevir, eta 2014an bigarren belaunaldiko antibiral berriak simeprevir, sofosbuvir eta daclatasvir.

  2015eko apiriletik, ekintza zuzeneko antibiralen asoziazio berriak ditugu: ombitasvir/paritaprevir/ritonavir (Viekirax®), dasabuvir (Exviera®) eta sofosbuvir/ledipasvir (Harvoni®).