GIBa

Giza Immunoeskasiako Birusa (GIBa) sistema immunitarioari erasotzen dion eta infekzioen eta minbizi-mota batzuen kontra pertsonak dituen defentsa eta zainketa-sistemak ahultzen dituen Birusa da.

Birusa zelula immunitarioak hondatzen eta immunitatearen funtzionamendu normala galarazten doan heinean,  infektatutako pertsona gradualki erortzen ari da immunoeskasian; egoera honek, sistema immunitario osasungarria duten pertsonek aurre egin diezaieketen infekzio eta gaixotasun desberdinekiko sentikortasun handiagoa eragiten du.

GIBegatiko infekzioko faserik aurreratuenari Hartutako ImmunoEskasia Sindromea, edo HIESa deitzen diogu; bere agerpena 10 eta 15 urtera luzatu daiteke. Aldi hau minbizi mota batzuren, infekzioen edo  beste adierazpen kliniko larri batzuen agerpenak definitzen dute.

Kutsatuta dauden pertsonen odolaren, semenaren, bajinako sekrezioen eta amaren esnearen bidez transmititzen da. Horrek esan nahi du GIB birusaz kutsatzeko hiru modu daudela:

  SEXU BIDEZKOA

  ODOL BIDEZKOA

  AMARENGANDIK SEME-ALABENGANAKOA

Odolaren, semenaren eta baginako jariaketaren bitartez. Arrisku handiena sarketan dago, bagina-sarketan nahiz uzki-sarketan. Ahoko sexuak arrisku oso baxua dauka GIB transmititzeko, baina oso altua bestelako infekzioak transmititzeko (sifilia, blenorragia, klamidia eta herpes).

Arrisku praktikak izan dituenean proba egin behar du.

Odol-analisi berezi bat eginez. Analisia guztiz fidagarria da arrisku-praktikatik testa egin arte hiru hilabete igarotakoan (“leiho tartea”).

Arrisku praktikak izan dituenean proba egin behar du.

Euskadin badira Osakidetzako zentroak, GKEak eta farmaziak proba egin ahal izateko.

Osakidetzako arreta gunea, Hiesaren plana, 943 006464

Gipuzkoako lurraldean proba azkarra egiten duen GKEa Gehitu da.

Pare bat proba desberdin daude GIBa antzemateko. Aukerarik hoberena odol proba egitea da. Proba azkarra ere egin daiteke odola edo masail barruko hisopo bat erabiliz. Normalki, lehenengo probaren emaitza positiboa bada, jarraipena egingo zaio odol proba sentikorrago batekin emaitzak baieztatzeko.

Proba azkarrek 15-20 minutuko denbora behar izaten dute. Aldiz, laborategira bidalitako odol probak astebete inguru behar du emaitzak emateko.

EUSKADIKO ZENTROEN ZERRENDA

Immunitatea narriatzen hasten denean, infektatu eta urte batzuetara, orduan da antierretrobiralekin tratatzen hasteko momenturik egokiena.

  Preserbatiboa erabili behar da sexu-harreman guztietan, uzki-sarketa, bagina-sarketa eta aho-sarketa bidezko sexu harreman guztietan.

   Inoiz ez xiringarik partekatu beste inorekin.

  Emakumea izan eta haurdun geratzen bazara ginekologoari esan GIBduna zarela.

Demostraturik dago preserbatiboa prebentzio-metodo oso eraginkorra dela GIBari eta bestelako sexu-transmisiozko infekzioei aurre egiteko.

Hiesa XX mendeko bigarren erdiko lehen pandemia da, baina bere jatorria Afrika Erdian bilatu behar da, ziurrenik gizaki baten lehen infekzioa gertatu zen lekuan. Atzera begirako azterketa batek, munduko hainbat lekutan bildutako sueroekin egindakoak, GIBak jotako lehen kasua Zairen, 1959an, eman zela argitu du. Estatu Batuetan egiaztatutako lehenengo kasuak jada 1968an eman ziren.

Dirudienez, Afrika Erdiko eskualde txiki batean mugatuta egon eta gero, birusa hirurogeiko hamarkada hasieran kontinentean zehar zabaltzen joan zen, endemikoa den Karibera igaro zen, eta handik Europara eta Ameriketara iritsi zen. Birus honen ondorio izugarriek jatorri berria duten arren, biologoek naturaren antzinako asmakizun bat dela pentsatzen dute, eta ez batzuek esan zuten bezala, CIAk sortutako eragile infekzioso bat.

Zorionez, izurritea oso tarte motzean aurrerapen oso garrantzitsuak eman ahal izan diren garapen zientifiko garai batean hedatu da. Horrela, 1981etik, lehen kasuak agertu ziren urtetik, soilik 10 urtetan gaixotasunetik bere patogenizitatea, kutsagarritasuna eta birulentzia frogatzera igaro da, honek ekarri duen jarrera aldaketarekin; egun herrialde askotan osasun publikoko arazo handientzat hartzen da.

Ohiko familia baloreen gainbeherak, Vietnameko gerraren etsipenak, sexu bidez transmititutako gaixotasunen desdramatizazioa eragin zuen penizilinaren aurkikuntzak eta antisorgailuen erabilera handiak gizarte iparramerikarrean 1960-1970 artean eragin zuen iraultza sexualarekin batera eman zen. Baina ziurrenik, hirurogeita hamarreko hamarkadan bai gaixotasun honen transmisioa, bai sexu bidez transmititzen diren beste batzuena gehien erraztu zuena 1969an emandako gay askatasun mugimendua izan zen.

Infekzio mota hauen handitze deigarria, batez ere oso promiskuoa den populazio homosexualetan, sendagileek ez zuten oso serioski hartzen ikerketa sakonak egiteko. Are gehiago, sendagile askok, aldekotzat hartu ez zitzaten, hainbeste gehiegikeriek izan zitzaketen arriskuei buruz bere gaixoekin hezitzaile papera betetzea ekiditen zuten.

Birusaren hedatze handi hau populazio homosexualean ez ezik, askotan orratz eta xiringa bera erabiltzen zuten droga erabiltzaileengan, sarri koagulazio faktoreak jasotzen zituzten hemofilikoengan eta esterilizazio bermerik gabe injekzioak jasotzen zituzten biztanleengan ere ematen zen.

Hiesaren ikerketan hain azkar aurreratu zen lehen giza erretrobirus honen aurkikuntzari eta ahalbidetu zuen isolatze metodoari esker. Hiesaren benetako ikerketa 1981ean hasi zen lehen kasuen deskribapenarekin, hasiera batean pentsatu zen ez bezala, arrisku talde jakin bati ez dagokion gaixotasuna.