20 urte betetzen ditu Hiesaren aurkako lanean

Harribeltza elkarteak , aurten XX urte betetzen ditu , Hiesaren aurkako lanean , Gibdun eta bere ingurukoei laguntza eskeintzen .

Aurtengoan , Lartaun Abesbatzeren laguntza eta kolaborazioa izango dugu , kontzertu solidario eta sinboliko bat eskeiniz , ostegun honetan Done Estebe Parrokian arratsaldeko 19,30etan .

Programa bi ataletan banaturik dago. Alde batetik , abesbatzaren ibilbidearen errepasu txiki bat eta bestetik obra berriak era estreinatuko dituzte , aipatu zuten lartaun Abesbatzako kideek , Harribeltzarekin batera eskeinitako prentsaurrekoan.

“ Hogei urte hauetan  , ikertkuntza medikuak pauso ugari eta handiak eman ditu .Lortu ditugu medikamentuak , hilkorra zan gaixotasun honi aurre egiteko, bainan beldurrak eta estigmak horaindik gurekin dauzkagu “ adierazi zuen Harribeltzako presidente den Joseba Errekaldek.

Harribeltzako  Elias Arizmendiren esanetan  , “ elkartea sortu zen ,Gibdunen eta bere ingurukoen behar psiko-sozilak asetzen laguntzeko ,  eta ala jarraituko dugu”.

Bereziki kezkatuak azaldu dira  , gizonen artean arremana daukaten gizonen kolektiboarekin , bertan ematen bai dira % 50-60ko trasnmisioak. Prebentzioa dugu armarik onena .

“Daukagun txertorik eta medikaziorik onena , ez infektatzea eta brebentzioa erabiltzea dugu “ azpimarratu de Errekaldek