Udako XXVII kontzertua
Alaia Belaunzaran
Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan hasi zituen bere harpa ikasketak,
Iñaki Gurrutxagarekin eta ondoren, Bilboko Juan Crisóstomo Arriaga
Kontserbatorioan Cristina Sánchezekin.
2016ean Madrileko Real Conservatorio Superior de Música-n jarraitu
zituen bere ikasketak Susana Cermeño irakaslearekin. 2021ean
Espainiako musiken ikerketa eta interpretazioko masterra bukatu
zuen han bertan. Azken urte hauetan, hainbat harpisten masterclas-
sak jasotzeko aukera izan du: Anneleen Laenerts, Gabriella d’all Olio,
Ieuan Jones, Anne Le Roy, Maria Luisa Rayan, Françoise Verherve,
Cristina Montes. Gaur egun Marion Desjacquesen ikaslea da.
Aintzinako musikarekiko bere interesa dela eta, Erdi Aroko harpa eta
Iberiar Penintsulako harpa Barrokoaren interpretazioa ikasten ari da
Manuel Vilas harpa-jolearekin.
Bere ibilbidean hainbat gazte orkestretako partaide izan da, Gaztela-
Mantxako Gazte Orkestra, Madrileko Gazte Orkestra, JMJ Orkestra eta
gaur egun Espainiako Gazte Orkestrako kidea da. Azken urte hauetan,
Euskadiko eta Espainiako hainbat orkestrarekin elkarlanean aritu da:
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Bilboko
Udal Musika Banda, Valentziako Orkestra, Reina Sofia Kontserbatorioko
Freixenet Orkestra, Santa Cecilia Orkestra, Film Symphony Orchestra…
2017. urtetik Entrebescant taldeko kidea da, Iberiar Penintsulako Erdi
Aroko musikan espezializatutako taldea. Talde honekin, Espainian,
Portugalen eta Frantzian eskaini ditu kontzertuak. 2022an Lizarrako
Aintzinako Musikako Jaialdiko SMADE plataforman parte hartu zuten,
2023an Early Music Morella (Valentzia) jaialdian parte hartzeko auke-
ratuak izan dira eta irailean, Murtziako ECOS Labs-era doaz egonaldi
artistiko batean parte hartzera.